Albisteak

Ugao-Miraballesko Udalak, Kultura Sailaren bitartez, 2020/2021 ikasturterako aisialdi jarduera berrietarako matrikula epea ireki du. Izena emateko epea irailaren 23an bukatuko da. Zerrendak irailaren 24an argitaratuko dira. Egungo egoera soziosanitarioa dela eta, aurten hiru hilabetean behin egingo da inskripzioa.

Ikastaroetan COVID-19 bidezko kutsatzea saihesteko segurtasun-neurri guztiak bermatuko dira eta parte hartzeko interesa dutenek Jane Jauregian izena emateko fitxa bete beharko dute, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Ordutegia hau izango da: astelehenetik ostegunera, goizez 8:30etik 15:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 18:30era.

Ostiraletan, 8:30etik 15:00etara. Izena emateko orria Udalaren web orrian ere deskarga daiteke (www.ugaomiraballes.eus) eta beteta kultura.ugao@ortzadar.es helbidera bidali edo on line ere Google Forms bidez eman daiteke izena.

Pertsona bakoitzak ikastaro bitan baino ezin izango du izena eman (edo, tokirik ezean, itxaron zerrenda baten). Ikastaro bakoitzean gutxienez 8 ikaslerentzako eta gehienez beti 12 ikaslerentzako tokia egongo da.

Kopuru hauek materialaren edo lokalaren arabera alda daitezke. Izena emandakoen kopuruak dagoen leku-kopurua gainditzen badu zozketa egingo da. Zozketan soilik erroldatutakoak sartuko dira, eta erroldatu gabekoak itxarote-zerrendan geratuko dira izena emandako dataren araberako hurrenkeran.

Hauek dira urriaren 5ean hasiko diren ikastaro programatuak:

Ikastaroak 2020/2021 (PDF 553KB)


Izen-emate orria (PDF 142KB)