Albisteak

Bizkaiko Foru Aldundiaren Lanberri proiektuaren barruan, Ugao-Miraballesko Udalak formakuntza ikastaro berri bat antolatu du ugaotarren artean enplegagarritasuna sustatzeko helburuarekin.

"Salmenta espezializatua eraikuntza eta erreforma biltegietan" izeneko doako ikastaro hau behar gehien dituzten pertsonei zuzenduta dago, Lanbiden izena emanda dutenentzat, besteak beste, 45 urtetik gorako langabeak, iraupen luzeko langabeak, ERTEn dauden pertsonak… Azaroaren 9an hasi eta abenduaren 29ra arte luzatuko da ikastaroa.

Parte hartu nahi dutenek urriaren 30era arte dute izena emateko aukera, Gazteinfon bertan, 946 322 014 telefonora deituz edota gazteinfo.ugao@ortzadar.es helbidera idatziz.

Informazio gehiagorako GAZTEINFO Gazteak Informatzeko Gunea, astelehenetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara dago zabalik eta ostiraletan 10:30etik 13:30era.