Albisteak

  •  Erakusketak asmo didaktikoa du, eta funtsezko ibilbidea eskaintzen du museoaren bildumako 40 maisulanetan zehar. Azaroaren 11ra arte egongo da Herriaren enparantzan.
  • Proiektuaren barruan bisita gidatuak eta hitzaldiak ere antolatu dira. Izen-emateak 94 648 07 04 telefono-zenbakian, WhatsApp-eko mezu bat 688 693 836 zenbakira bidalita edo kulturetxea.ugao@bizkaia.org helbidera mezu elektroniko bat bidalita.

Ugao-Miraballesko Herriaren enparantzak “La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbidea” izeneko erakusketa ibiltaria hartuko du beregain azaroaren 4tik 11ra. Erakusketak asmo didaktikoa du, eta funtsezko ibilbidea eskaintzen du museoaren bildumako 40 maisulanetan zehar. Horietatik 24k QR kodea izango dute, eta erakusketa bisitatzera hurbiltzen direnei aukera emango diete gailu mugikorrean iruzkinak dituzten audio fitxategiak doan deskargatzeko (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez). Gainera, 6 lanek haurrentzako diseinatutako kontakizun bat izango dute, 5 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendua.

La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbidea ekimenaren helburu nagusia museoaren bilduma bere aretoetatik haratago zabaltzen laguntzea eta herritarrak artera gerturatzea da. Horrela, publikoak pinakotekaren ondare komun aberatsaz gozatu ahalko du eta bere garrantziaz jabetzeko aukera izango du, artearen historiako hainbat garai eta eskolatako artista handien obra seinalatuen bidez.

Proiektuaren barruan, gainera, bestelako ekintzak ere antolatu dira, nabarmentzekoak dira, besteak beste: bisita gidatuak eta hitzaldiak. Erakusketaren osagarri gisa, doako bisita dinamizatuak eskainiko dira, astelehenetik igandera, 10:00etatik 13:00etara. Bereziki, ikasleentzat (batez ere DBH, Batxilergoa eta LH) eta kultura-elkarteentzat diseinaturik egongo dira.

Era berean, eta berritasun gisa, programan bi hitzaldi-solasaldi egingo dira, museoaren bilduma perspektiba desberdinetatik ezagutzera emateko: “Ibilbide bat euskal artean barrena Bilboko Arte Ederren Museoaren bilduman” Arantxa Pereda Anguloren eskutik eta “Emakumearen irudikapena Bilboko Arte Ederren Museoaren bilduman” Alicia García Santosen eskutik. Biak Jane Jauregian egingo dira, azaroaren 5ean eta 9an, hurrenez hurren, arratsaldeko 18:30ean. Interesdunek aldez aurretik eman beharko dute izena 94 648 07 04 telefono-zenbakian, WhatsApp-eko mezu bat 688 693 836 zenbakira bidalita edo kultur-etxea.ugao@bizkaia.org helbidera mezu elektroniko bat bidalita.

La ruta del arte BBK Artearen ibilbidea La ruta del arte BBK Artearen ibilbidea