Albisteak

 

Kulturak bizi duen egoera konplexua eta ugaotarren artean aisialdiak duen garrantzia kontuan hartuta, Ugao-Miraballesko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, “Ostiralero antzerkiarekin bat” antzerki jardunaldien edizio berri bat abiarazi du. Ekimena guztiz errotuta dago jada udalerrian, izan ere, hamazazpi urte igaro dira programa martxan jarri zenetik.

Beste urte batez, helduei zuzenduta dauden jardunaldi hauek, azaroko ostiraletan ospatuko dira Jane Jauregian. Okasio honetan, guztira, lau obra programatu dira, bi euskaraz eta beste bi erdararaz. “Ostiralero antzerkiarekin bat” azaroaren 6an hasiko da “Turistreatzen” obrarekin eta hurrengo ostiralean, hilak 13, jarraituko da “Me too” lanarekin. Bestalde, azaroaren 20an ikus-entzuleek “Ni más ni menos” obrarekin disfrutatzeko aukera izango dute eta amaiera borobil gisa, azaroaren azken ostiralerako, hilak 27, Ugao-Miraballesko UB5 taldearen “Verdades a destiempo…..mentiras a dos tiempos” obra eskainiko da. Lehenengo bi sesioetan (azaroak 6 eta 13) pase bakarra egingo da, 20:00etan eta beste bietan (azaroak 20 eta 27), aldiz, bi, 18:00etan eta 20:00etan.

Emanaldi guztietan sarrera doakoa izango da eta bertaratu nahi direnek aldez aurretik erreserbatu beharko dute kultur-etxea.ugao@bizkaia.org helbidera idatziz edota 94 648 07 04 telefonora deituz.

Aurten, Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz eta erabiltzaile zein langileen segurtasuna bermatzeko, jardun guztietako aforoa %50ekoa izango da. Halaber, 1,5 metroko gutxieneko distantzia gordeko eta maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da, uneoro.

Eskuorria (PDF 1,59MB)