Albisteak

Ugao-Miraballesko Udalak, joan den urriaren 27an egindako osoko bilkuran, udalerriak bere bandera propioa izatea onartu zuen. Orain arte hiribilduak izan ez duen nortasun-ikur edo sinboloa. 

Ugao-Miraballesek ez du inoiz banderarik izan, Bizkaiko beste herri askok bezala. Herriak izan duen bexilo bakarra zutoihala da, gehienetan karmin-kolorekoa, Jaurerriaren armak alde batean zeramatzana eta hiribilduarena bestean.

Bandera berriaren ezaugarriak Juan Jose Gonzalezek, Bilboko bexilologoak, egindako txostenera egokitzen dira, legedia eta arau heraldikoak eta bexilologikoak betez. Dokumentazio hau izan du oinarri Udalak bandera propioa izateko prozesuari ekiteko.

Gonzalezek proposatu duen bandera berriak kolore gorria, zuria eta urdina ditu. Udalerria identifikatu edota kategoria apalagoko, berdineko edo goragoko entitateetatik desberdintzeko. Gorriaren jatorria armarriaren dorrearen kolorean oinarritzen da, lerro zuria eta almenaduna Hiribildu harresituaren kontzeptua gogoratzeko erabili da, eta, azkenik, lerro urdina, Nerbioi ibaia irudikatzeko.

Azken hamarkadan, Bizkaiko eta beste herri batzuetako hogeita hamar bat bandera baino gehiago diseinatu ditu Gonzalezek. Urduña, Sopela, Gorliz, Urduliz, Derio, Zamudio, Larrabetzu, Areatza, Muskiz eta Gueñesko banderak sortu ditu, besteak beste.