Albisteak

COVID-19ak eragina izan badu ere aurtengo programazioan, segurtasun neurri guztiak bermatuz, egitarau oparoa antolatu da azaroaren 25ean ospatzen den Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Udalak, CIP UGAO IPI-rekin elkarlanean, ekintza desberdinak programatu ditu: zine foruma, indarkeria matxistari buruzko tailerrak, marrazki lehiaketa, hitzaldiak eta azaroaren 25eko ohiko konzentrazioa, eguerdiko 12:30etan, Herriaren Enparantzan.

Udaletxeko fatxada ere argi moreekin argiztatuta egongo da azaroaren 20tik 30era.

Egitaraua (PDF 392KB)

Kartela (PDF 473KB)