Albisteak

 

Ostiralean, azaroak 16, euskarazko“Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa” antzezlanaren emanaldiarekin batera, Euskaraldiko txapen banaketa hasiko da. Banaketa Jane Jauregiko hall-ean egingo da 19:30ak eta 20:00ak artean.

Halaber, ekimenean parte hartzeko izena eman dutenek azaroaren 19tik 22ra euren Ahobizi edo Belarriprest txapa jasotzeko aukera izango dute, 8:00etatik 15:00etara Jane Jauregian eta 17:00etatik 20:00etara Gazteinfon.

Oraindik izena eman ez dutenek azaroaren 22ra arte izango dute aukera www.izenematea.euskaraldia.eus web gunearen bitartez. Izena emateko orduan Ahobizi edo Belarriprest roll-en artean aukeratu beharko da eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da 16 urte izatea.