Albisteak

 

Ugao-Miraballesko Udalak, Gazteria sailaren bitartez, 20 orduko zeinu hizkuntzako hastapen ikastaro berri bat antolatu du.

Ikastaroa bereziki gorrekin komunikatzeko oinarrizko gaitasuna lortu nahi duten Ugao-Miraballesko gazteei zuzenduta dago. Hala ere, udalerrian ez erroldatuek ere izena emateko aukera izango dute. Plazak mugatuak dira eta horregatik, gazteek edo/eta langabezian daudenek lehentasuna izango dute.

Saioak Jane Jauregian izango dira, abenduaren 11, 13, 18 eta 20an eta urtarrilarren 8, 10, 15 eta 17an. Ordutegia 18:00etatik 20:30etara izango da. Prezioari dagokionez, udalerrian erroldatutakoentzat 16 eurokoa izango da eta ez erroldatutakoentzat 38,5 eurokoa. Izen-emateko epea abenduaren 3ra arte egongo da zabalik eta “Gazteinfo” Gazte Informazio Gunean egin beharko da (Udiarraga kalea 39, liburutegi aurrean).

Informazio gehiago: 94 648 07 04 (goizez), 94 632 20 14 (arratsaldez) eta hurrengo helbide elektronikoaren bitartez, gazteinfo.ugao@ortzadar.es.