Albisteak

 

Ugao-Miraballesko Udalak, Gazteria sailaren bitartez, autoestimua hobetzeko eta emozioak kudeatzen ikasteko Biodantza tailer bat antolatu du. Biodantza, geure burua hobeto ezagutzen eta ditugun ahalmenak garatzen laguntzen duen hazkunde pertsonaleko sistema bat da, musika eta mugimenduaren bidez era dibertigarrian gauzatzen dena.

Tailerra, Ana Jodar bideratzaileak eskainiko du urtarrilean zehar, Jane Jauregian (ostegunetan, 10, 17, 24 eta 31), arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Prezioari dagokionez, Ugao-Miraballesen erroldatutako pertsonek 8 euro ordaindu beharko dute eta ez erroldatuek aldiz, 19,50 euro. Tailer honetan parte hartzeko interesa dutenek, “Gazteinfo” Gazte Informazio Gunera hurbildu behar izango dira (Udiarraga kalea 39, liburutegi aurrean). Abenduaren 19ra arte egongo da zabalik izena emateko epea eta Ugaoko gazteek lehentasuna izango dute.

Informazio gehiago: 94 648 07 04 (goizez), 94 632 20 14 (arratsaldez) eta hurrengo helbide elektronikoaren bitartez,gazteinfo.ugao@ortzadar.es.

Kartela (PDF 978KB)