Albisteak

 

Nerbioi Ibaizabal Gaztedi proiektuaren barruan, Nerbioi-Ibaizabal Bokazio-Orientazio Programa jarri da martxan. Xedea honakoa da, hain zuzen ere: nerabe eta familiei erabakiak hartzeko tresnak helaraztea etorkizunerako lan-ikasketak bideratzeari dagokionez, gaur egungo eta etorkizuneko lan-panorama oinarri hartuta (etorkizuneko lanbideak).

Zentzu horretan, urtarrilaren 29an eta 30ean Ugao-Miraballesko Gazteinfon nerabe eta familientzako bi sesio antolatu dira, non  gaur egun existitzen diren aukera akademikoak eta lan-aukerak azalduko diren:

Urtarrilak 29 “Konpetentziak”:

  • 17:00-19:00: Gazteak
  • 19:00-21:00: Gurasoak

Urtarrilak 30 “Akademiko-laborala”:

  • 17:00-19:00: Gazteak
  • 19:00-21:00: Gurasoak

Programa aukera bikaina da lana, irtenbide profesional, ikasketen eta abarren inguruko zalantzak argitzeko. Parte hartu nahi duten nerabeek tutore gisa arituko den pertsona batekin eman beharko dute izena, familientzako orientazio integrala baita. Aldez aurretik eman behar da izena. Zeberio eta Arakaldako familiek ere parte hartu ahal izango dute.

Informazio gehiago: 946 32 20 14 / gazteinfo.ugao@ortzadar.es

Programaren kartela (PDF 1.3MB)