Albisteak

 

Gizon eta emakumeak baliabide guztietara berdintasun-baldintzetan sartu ahal izatea bermatzeko xedez eta Ugao-Miraballesko Udala egun Hiri Antolamendurako Plan Orokorra berritzen ari dela aprobetxatuz, udalak genero ikuspegia barneratuko du udalerriko hirigintza-diseinuan. Udalerria aztertzeko eta proiektatzeko erak gehitzean datza, izan ere orain arte ia esklusiboki segurtasun/segurtasun gabezian eta hiri-ingurunean emakumeen adierazgarritasunean (beldurraren mapa edo puntu beltzen mapa, mapa sinbolikoa, etab. egitea) jartzen baitzen arreta.

Udalak 8.833 euro (BEZ barne) zuzenduko ditu udalerriaren analisi-diagnostikoa egiteko; horietatik 6.570 euro, Eusko Jaurlaritzak emango dituelarik.

Honela, Ugao-Miraballesek feminismoari bidea irekiko dio hirigintza-diseinuan. Ekaitz Mentxaka udalerriko alkatearen esanetan “haratago joan nahi dugu. Hirigintza inklusibo baten aldeko apustua egin dugu. Alderdi tekniko eta legalez gain, gure udalerriaren diseinuan eta konkrezioak beste faktore batzuk hartu nahi ditugu kontuan, hala nola desgaitasun jakin batzuk dituzten pertsonak, mendeko pertsonak, adin nagusikoak, umeak… guzti hori genero ikuspegitik”.

Modu honetan, lan honen garapena Gogoetarako Gaiak izeneko lau eduki zabalez arituko da:

  • Hiri espazio publikoa.
  • Hiri mugikortasuna (menpeko pertsonen mugikortasunaren analisi bereziare-kin).
  • Inklusiorako zerbitzuak.
  • Hiri eskubidea.

Aipatutako ikerlanak udalerri berdintsuago eta inklusiboago baten garapenean aurrera egiteko balio izango dio udalari. Zentzu honetan, ondorioak era askotan eratu ahal izango dira, esaterako argiteriaren hobetuz, ispuluak jarriz, eraikin publiko eta eskoletako irisgarritasuna hobetuz, hiri altzariak jarriz, parkeak eraberrituz, bizitegietako batezbesteko dentsitatea birplanteatuz, erabilerak inbrikatuz, etab.

Parte hartze jarduketak

Ugao-Miraballesen diagnostiko on bat lortzeko asmoz Udalak aurretiko prozesu parte hartzaile bat abiarazi du herritarrei egindako eta jada hedatzen hasi diren inkesten bidez, datorren astetik aurrera elkarteekin hasiko diren bileren bidez, elkarrizketa, formazio saio tekniko, arazoak hautemateko udalerrian oinezkoentzako ibilbidea eginez… Ekintza hauek Udalak eta erredaktore taldeak izan litezkeen arazo, beharrizan eta udalerrian aplikatzeko irtenbideen erradiografia bat lortzea ahalbidetuko dute. Udalak azken diagnostikoaren emaitzak Aste Santua baino lehen aurkeztuko ditu.

Galdetegiari buruzko informazioa (PDF 803KB)

Galdetegia deskargatu (PDF 830KB)