Albisteak

 

Diputatuen Kongresurako eta Senaturako egingo diren hurrengo hauteskundeak direla eta, Hautesle-erroldaren zerrendetan inskribatuta dauden egiaztatzeko aukera izango dute Ugao-Miraballesko herritarrek.

Inskribatuta ez daudenek, ezin izango dute botorik eman Ugao-Miraballesen datorren apirilaren 28an.

Biztanleen Erroldan 2018ko abenduaren 31era arte egindako aldaketak hautesle-erroldan jasota daude.

Erreklamaziorik egonez gero, Udaletxean bertan zuzenean izapidetu ahal izango da. Udalak, egindako erreklamazioak hauteskunde bulegora igorriko ditu, betiere aurretik aipatutako epearen barruan -2019ko martxoaren 11tik 18ra arte-.