Albisteak

 

Ugao-Miraballesko Udalak papera eta kartoiaren bilketa zerbitzua indartzeko helburuarekin, birziklatzeko bi edukiontzi berri jarri ditu. Biltegi berriak Gernikako Plazaren aurrean eta Jane Jauregiaren atzealdean kokatu dira. Azalerako bi edukiontzi hauek, jada bi gune hauetan dauden lurpekoei gehitzen zaizkie. 

Udalak herritarrei kalean jarritako edukiontziak era egokian erabiltzeko deia egiteaz gain, zaborrak edukiontzien barruan sartzeko derrigortasuna gogorarazi nahi die. Bidenabar, Udalak hondakin desberdinen birziklatze zuzenak duen garrantzia nabarmentzen du.

Jarduketa honek, Udalak birziklaketa errazteko eta Ugao-Miraballes, guztiontzat udalerri jasangarriago eta osasuntsuagoa izateko duen konpromisoari erantzuten dio.