Albisteak

 

Beste urte batez, udako oporrak iristearekin batera, Ugao-Miraballesko Udal Gazteria sailak Multiabentura Udalekuak 2019 ekimena antolatuko du, udalerrian erroldatutako 12 eta 14 bitarteko gazteei (2005-2007 urteen artean jaiotakoak, biak barne) zuzendutako udalekuak, alegia.

Koloniak ekainaren 24tik 28ra ospatuko dira, astelehenetik ostiralera eta jardueraren arabera (espeleologia, sup, konkis txiki, tirolina, eskalada, arku-tiroa…), parte hartzaileak Arabako leku desberdinetara joango dira, besteak beste: Opakua, Garaio, Landa eta Oroko Santutegia. Ugao-Miraballestik irtengo dira autobusak eta aurrekoetan bezala, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko gazteek partekatuko dituzte udalekuak.

Parte hartu nahi dutenek ondorengo lekuetan eman ahalko dute izena ekainaren 3ra arte:

Udalekuen prezioa 90 € izango da eta lekuak mugatuta egongo dira, beraz dauden lekuak baino eskabide gehiago egonez gero, zozketa bat egingo da ekainaren 4an, 18:00etan, Jane Jauregian.

Kartela (PDF 701KB)

Izen-emate orria (PDF 202KB)