Albisteak

 

Ugao-Miraballesko Gazteinfok honako hiru ikastaro monografiko antolatu ditu ekaina eta uztailerako:

  • Bidaiatzeko ingelesa: ekainak 24, 25 eta 26. Prezioa: 10,50 € erroldatuak / 19,50 € ez erroldatuak.
  • Joskintza eta oinarrizko konponketak: uztailak 1, 3, 8 eta 10. Prezioa: 10,50 € erroldatuak / 19,50 € ez erroldatuak.
  • Stencyll tailerra: uztailak 4 eta 7. Prezioa: 8 € erroldatuak / 10,50 € ez erroldatuak.

Kasu guztietan ikastaroak GazteInfon egingo dira 17:00etatik 19:00etara. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena, ekainaren 20a baino lehen eta Ugao-Miraballeseko gazteek lehentasuna izango dute.

Informazio gehiagorako: Gazteinfo (Udiarraga, 39) / 94 632 20 14 / gazteinfo.ugao@ortzadar.es.

Kartela (PDF 277KB)