Albisteak

 

Hurrengo asteburuan, ekainak 14 ostirala eta ekainak 15 larunbata, Sarea Fest 2019 jaialdiaren 5. edizioa ospatuko da Ugao-Miraballesen. Zuzeneko musika eta musika estilo desberdinak biltzen dituen programazioa da, entzule guztiei musika estilo desberdinak hurbiltzea helburu duena, ofizialak ez diren taldeen presentzia sustatuz eta “kaleak” bizikidetza eta aisialdirako espazio gisa eskaintzen dituen aukerak bultzatuz.

Hauxe, V. edizioa da eta hasieratik Sarea Sound System elkarteak antolatu du Ugao-Miraballesko Udaleko laguntza eta babesarekin.

Ekainaren 14an, ostirala, 19:30ean Herriaren Enparantzan, koral kontzertu bat ospatuko da Sarea Abesbatza (ahots mistoak), Sarea txiki (ahots zuriak) eta herriko musika eskolako irakasleek osaturiko musika banda baten eskutik.

Bestalde, larunbatean, ekainak 15, guztira zortzi taldek jardungo dute. Kontzertuak 12:30ean hasiko dira eta 23:00etan bukatuko dira Eztanda taldearekin, bukaera borobila emanez Sarea Fest 2019 ekimenari.

Kartela (PDF 736KB)