Albisteak

 

Erabiltzaileen eskakizun eta beharrei erantzuna emateko xedez, Ugao-Miraballesko Udalak uztailean zehar Arandiako polikiroldegiko igerileku estalia berriro ere irekitzea erabaki du. “Eskaerak eta Udalaren egoera ekonomikoa hobetzen zirenean ateak berriro irekitzera konprometitu ginen eta horrela izan da”, baieztatu du Ekaitz Mentxaka alkateak.

Igerileku honen ordutegia polikiroldegi eta gimnasioaren ordutegi berbera izango da, hots, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 21:30era (erabiltzaileak igerilekutik 21:00etan irten beharko dira). Larunbat eta igandeetan instalazioak itxita egongo dira.

Udako igerilekuen ordutegiari dagokionez, honakoa izango da: astelehenetik igandera 11:00etatik 20:30era (erabiltzaileak uretatik 19:45an irten beharko dira).