Albisteak

 

Ugao-Miraballesek Udiarraga 39an (Gazteentzako informazio gunean) kokatutako Lanbideren enplegu-zentro berriaren ateak ireki zituen atzo. Arrigorriaga eta Orozkoko guneekin batera Arratia-Nerbioi eskualdeko gainontzeko udalerriei zerbitzua prestatuko die.

Jendeari harrera emateko ordutegia honakoa izango da: astelehena (15:00 - 18:00), asteartea (8:00 - 14:00) eta osteguna (11:15 - 14:00 / 15:00 - 18:30). Esleipenduna izan den Gaztaroa-Sartu Kooperatiba Elkarteak kudeatuko duen zerbitzu honetan, pertsona orientatzaile bat egongo da, laneratze ibilbidean eta bide hori jorratzea errazten duten erremintak erabiltzean laguntza emango duena. Taldekako tailerrak ere egingo dira; alde batetik, Enplegu Zentroan norberak erabiltzeko erremintak erabiltzen irakasteko, eta, bestetik, lana bilatzeko beharrezko eta nahitaezko diren teknika guztiak ezagutarazteko. Zerbitzu honen erabiltzaileek (lanerako adina duen eta modu aktiboan lan bila dabilen edonor) Euskal Enplegu Zerbitzua-Lanbiden, alta emanda egon beharko dute.

Enplegu Zentroak Euskal Enplegu Zerbitzua-Lanbideren zerbitzuen barruan sartzen da, eta, bertan, lana bilatzen ari diren pertsonak banaka eta era berezituan artatzen dira. Espazio fisiko egonkorra da, eta enpleguaren bilaketarako baliabideei buruzko auto-kontsulta tresnak dituen leku bat jartzen da bertan eskatzaile eta erabiltzaileen esku.