Albisteak

 

Oinezkoen segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko xedez, Ugao-Miraballesko Udalak Udiarraga kalean eta Arandia ingurunean zoruak eta oinezkoen guneak konpontzeko hainbat lanei ekingo die laster. Zehazki, Arandiako (udako igerilekuen ondoan) oinezkoen pasealekurako sarbideak eta Udiarraga kaleko 77 zenbakian dagoen eraikinaren inguruko oinezkoen guneak hobetuko dira, eta era berean, eremu horietan irisgarritasunaren inguruko araudiarekin bat datozen zoru eta akaberak lortuko dira. 

Horretarako, Udalak guztira 58.431,41 euro (BEZa kanpo) bideratu ditu joan den abuztuaren erdialdean hasi eta egun azterketa-fasean aurkitzen den lizitazio-prozesua abiarazteko.

“Asmoa egungo azpiegiturak gaurkotzea da, herrigunea egokituz eta ingurune hauetatik ibiltzen diren herritarrentzako oinezkoen gune irisgarri eta seguru bat sortuz. Gune biak zolatuko dira, sarbide kotak egokitu eta errepide ondoan zebra-bide bat margotuko da”, esan du Ekaitz Mentxaka, Ugao-Miraballesko alkateak.

Udalak dagozkion lanak datozen asteotan esleitzea aurreikusten du. Urbanizazio-lan hauetaz arduratuko den enpresak, gehienez bi hilabeteko epea izango du egokitzapen lanak gauzatzeko.