Albisteak

 

Ugao-Miraballesko Udalak Gernikako Enparantzako errotazio bidezko eta doako aparkalekuan jarri berri den parkimetroak jasan duen ekintza banadlikoa salatu du. Halaber, gizatasun eza eta udal instalazioekiko estimu eza tamaldu du, "ugaotar guztionak" direla gogoraraziz. Udalak pintaketaren berri izan bezain pronto, garbiketa lanei ekin die eta goizeko lehen ordutik zerbitzua berriro ere normaltasunez ari da funtzionatzen.

Aparkaleku hau martxan jartzeak Udalak Ugao-Miraballesko dendari eta ostalarien eskaerari emandako erantzuna da. Joan den astelehenean, hilak 16, jarri zen martxan errotazio bidezko 32 aparkalekuko parking hau. Bi ordurako doako aparkalekua da, eta udalerriko bide nagusian ibilgailuen fluxua erraztea eta herritarrei udalerriko merkataritza eta ostalaritza gunerako sarbidea erraztea ditu helburu.