Albisteak

 

Ikasturtearen hasierarekin batera, Ugao-Miraballesko Historia Ezagutzeko Zentroak (HEZ) eskola-bisiten kanpaina berria atera du. Aurten umeei modu dibertigarrian Erdi Arora irudimenezko bidaia didaktikoa egitea proposatzen dien programa.

Horretarako, HEZtik, beharrezkoak diren tresnak eskainiko dira. Egun zentroak hiru programa didaktiko ditu. Guztiek sakontzen dute Erdi Aroarekin lotutako alderdi desberdinetan eta adin bakoitzera egokituta daude. Programa hauen helburu nagusiena umeek Arratia-Nerbioi eskualdeko Historia ezagutzea da, Ugao-Miraballesko hiribildua abiapuntutzat, proposatutako ekintzetan parte hartuz. Umeei iragana ezagutaraziz, egungo bizimoduaren oinarriak hobeto ulertu ditzaten.

Hurrengo hauek dira HEZk eskaintzen dituen programak:

  • Haur Hezkuntzako azken zikloa eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloa: Ezagutu Kerman, Gorteko Bufoia.
  • Lehen Hezkuntzako 1. zikloa eta 2. zikloa: Abenturak Errege Bidean
  • Lehen Hezkuntzako 3. zikloa: ibilaldi bat Ertaoroko Hiribilduetatik

Programa bakoitza hiru zatitan banatzen da:

  • Bisita erakusketara 
  • Tailerrak
  • Antzeztutako kanpo-ibilbidea 

Esan bezala, hiribilduko zenbait tokitan egindako ibilbidea antzeztua da, visita erakargarriagaoa egiteko.

Programa hauek Arratia-Nerbioi eskualdeko ikastetxeei esakintzen zaizkie batik bat, vaina ez legoke arazorik HEZ bisitatu nahi duen edonorentzat bisita bat antolatzeko.

Ahal den heinean eguraldi ona ziurtatzeko, programak martxotik ekainera garatzen dira, nagusiki ostegun eta ostiraletan goizez (10:00etatik 12:30etara). Hala ere veste aukera batzuk ere azter daitezke, aldez aurretik hala eskatuz gero.