Albisteak

 

Zainduz programaren barruan, Ugao-Miraballesko Udaleko Gizarte Ekintza sailak guztira hiru ikastaro antolatu ditu: memoria eta erlaxazio tailerra, mindfulness ikastaroa eta Taldeko laguntza psikologikoa.

Memoria eta erlaxazio tailerra

Ekimena 60 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago eta helburua memoriaren funtzionatzeko erari buruzko ideiak zein oinarrizko nozioak irakastea da. Horretarako berau sustatzeko zein garatzeko erremintak eta estrategiak eskainiko dira, tentsio momentuetan praktikan jarri ahal izango direnak.

Tailerra bihar bertan hasiko da, urriak 2 eta asteazkenetan ospatuko da 'Gure Etxea' Jubilatu eta Pentsiodunen egoitzan. Guztira, 25 saio eskainiko dira, 17:00etatik 18:30era: urriak 2, 9, 16, 23 eta 30; azaroak 6, 13, 20 eta 27; otsailak 5, 12, 19 eta 26; martxoak 4, 11, 18 eta 25; apirilak 1, 8, 22 eta 29 eta maiatzak 6, 13, 20 eta 27. Ekimena Beatriz de la Fuente Psikologian Lizenziatuak eskainiko du eta interesa dutenek Udaletxean bertan eman ahal izango dute izena.

Memoria informazioa erregistratzeko, gordetzeko eta gogoratzeko kapazitatea da, baina, aldi berean ariketa eta praktikaren bitartez hobetu daitekeen abilezia bat ere bada. Bestalde, barne tentsioa eta gorputz tentsioa erlazionatuta daudela egiaztatuta dago, beraz gure burua urduri dagoenean gure gorputza era urdurik egoten da eta horrek memorian hutsune txikiak sor ditzake.

Mindfulness kurtsoa eta taldeko laguntza psikologikoa

Bestalde, Mindfulness kurtsoa eta taldeko laguntza psikologikoa zaintzaileei zuzenduta daude eta norberaren zaintzetarako estrategia eta ohituren garapena erraztea eta zaintzen denaren bizi-kalitatea eta zaintzaren kalitatea hobetzeko baliogarriak diren ezagutzak transmisioa erraztea da. Horretarako, 'Mindfulness' kurtsoa eta taldeko laguntza psikologikoaren sesioak partekatuko dira.

Gauzak horrela, Mindfulness tailerra astearteetan egingo da, urriak 8 eta 15, azaroak 19 eta abenduak 3, 'Gure Etxea' Jubilatu eta Pentsiodunen egoitzan 16:30etik 18:00etara, eta Josefina Fernández Psikologian Lizenziatuak eta Mindfulnessen adituak eskainiko du. Bestalde, taldeko sesioak astelehenetan egindo dira, urriak 28, azaroak 25 eta abenduak 16, 16:30etik 18:00etara Ugao-Miraballesko Udaletxean eta Ana Vega Psikologian Lizentziatuak zuzenduko ditu.