Albisteak

 

Datorren urriaren 15ean, Ugao Miraballesko Udalaren laguntzarekin Osakidetzak antolatutako informazio-hitzaldi bat eskainiko da Aurretiazko Borondateen inguruan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Jane Jauregian. Saioa Carlos Martos Valencia Osakidetzako laguntzaile administratiboak emango du, nor behar bezain beste informazio emanez hausnarketa honetan laguntzen eta era berean, saio honetara bertaratzen direnek dudarik gabe izango dituzten galderei erantzuten saiatuko den. Saio hau bertaratu nahi duten herritar guztiei irekita egongo da.

Aurretiazko Borondateak gogoeta- eta informazio-prozesu baten zati bat dira, non pertsonak planifikatzen duen (bereziki, bere kabuz erabakitzeko gai ez den unerako) etorkizunean zer nolako osasun-arreta jaso nahi duen, bai eta, behin une horretara iritsita, hil ostean bere gorpuarekin eta organoekin zer egin nahi duen.

Ugao-Miraballesko Udalak prozesu honen ezagutzan sakontzeko era honetako saio gehiago garatuko dituela jakinarazi du.