Albisteak

 

Ugaotarren artean kultura eta aisia sustatzen jarraitzeko helburuarekin, Ugao-Miraballesko Udalak, Kultura Sailaren bitartez eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, “Ostiralero antzerkiarekin bat” antzerki jardunaldien edizio berri bat abiarazi du. Ekimena guztiz errotuta dago jada udalerrian eta urtez-urte parte hartzaile kopurua handiagoa da, izan ere, hamasei urte igaro dira programa martxan jarri zenetik.

Ohikoa den bezala helduei zuzenduta dauden  jardunaldi hauek azaroko ostiraletan ospatuko dira Jane Jauregian. Orokorrean saioak 20:00etan hasiko dira (azaroaren 29an bi sesio programatu dira, 18:00etan eta 20:00etan) eta sarrera doakoa izango da.

Aurten, guztira, lau obra programatu dira, bi euskaraz eta beste bi erderaz. “Ostiralero antzerkiarekin bat” azaroaren 8an hasiko da “Ama-Alu-Lur (sorgin baten ametsak)” obrarekin eta hurrengo ostiralean, hilak 15, jarraituko da “Aquí no paga nadie” lanarekin. Bestalde, azaroaren 22an ikus-entzuleek “Zoaz pake santuan” obrarekin disfrutatzeko aukera izango dute eta amaiera borobil gisa, azaroaren azken ostiralerako, hilak 29, Ugao-Miraballesko UB5 taldearen “Verdades a destiempo…..mentiras a  dos tiempos” obraren bi sesio antolatu dira. Lehenengoa 18:00etan ospatuko da eta bigarrena 20:00etan. Okasio honetan ezinbestekoa izango da aldez aurretik Jane Jauregian gonbidapenak hartzea.

 Ostiralero antzerkiarekin bat (PDF 1,85MB)