Albisteak

 

Ugao-Miraballesek udalerriko hirigintzaren etorkizuna zehazteko pauso garrantzitsua eman du. Urriaren 29an, asteartez izan zen osoko bilkuran Ugao-Miraballesko Udalak hirigintza-plangintzaren arau subsidiarioak berraztertzeko eta Ugaoko egungo errealitatera egokitzeko xedez, 2016an abiarazi zuen Hiri Antolamendurako Plangintza Orokorrari hasierako onarpena eman zion. Onarpen honekin III. Fasea bukatutzat ematen da eta IV. Faseari hasiera ematen zao, hau da, argitalpen eta alegazioena.

HAPO hirigintza-plangintzaren tresna bat da, garatu nahi den udal proiektua zehazten duen udal esparruko dokumentu arau-emaile bat. Honela herriak, etxebizitzak, jarduera ekonomikoak, medio naturalak, ekipamenduak, espazio libre eta gune berdeak, hiri zerbitzuak, etab. berroneratzeko eta biziberritzeko eremuetan, egungo eta etorkizuneko beharrizan eta eskaerei erantzuna eman nahi zaie.

“Udalaren helburu nagusienetariko bat udalerri honetako hirigintza-plangintza ahalik eta gehien adostea da. Hori dela eta, dokumentua irekia da edozein ugaotar edo taldek bere ekarpenak egin ditzaten Ugaoren hirigintza-garapena aberasteko”, ziurtatu du Ekaitz Mentxaka, Ugao-Miraballesko alkateak.

Alkateak adierazi duenez, azaroaren hasieran, Udalak fase eta parte hartzeko bide guztien inguruan informatzeko triptiko bat helaraziko die herritar guztiei. Azaroaren 11n, Jane Jauregian 18:30ean dokumentuaren aurkezpen publikoa egingo da eta data horretatik aurrera 45 eguneko argitarapena irekiko da jauregian bertan eskuragarri egongo den informazioa kontsultatzeko eta egokitzat jotzen diren alegazioak egiteko.

Fisikoki bertaratu ezin daitezkeen pertsonek bere iradokizunak pgou.ugao@bizkaia.org helbidera posta elektronikoz bidaltzeko aukera izango dute. Halaber, aurrerapen-fasean egin zen bezala, inprimakiak Udaletxeko mostradorean edota webgunean bete ahal izango dira talde teknikoarekin banan-banako bilerak eskatzen dituzten pertsona interesdunentzako.

Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu HAPO honetan aktiboki parte hartzera. Udalaren asmoa Plangintzaren faseak bata bestearen ondoren apurka-apurka garatzen joatea da araudiak ezarritakoarekin bat etorriz.