Albisteak

 

Aurten ere, udazkenarekin batera eta 15. urtez jarraian Ugao-Miraballesko Udalak, Historia eta Ingurumen Interpretaziorako Zentroaren bitartez eta Fungipediako mikologoen eta herritar desberdinen laguntzarekin jardunaldi mikologikoen (PDF 699KB) edizio berri bat antolatu du hurrengo astebururako, azaroak 9 eta 10. Ekimen honen helburua askotariko perretxikoak aztertu eta ezagutzeaz gain, jarduera honen zaletuak direnen artean aholku batzuk ere zabaltzea da.

Okasiorako, azaroaren 9an jada tradizionala den doako mendi irteera ospatuko da, zeinetan parte hartzaileek perretxikoak bilatu eta jasoko dituzten, gero arratsaldean Jane Jauregian Fungipediako adituen laguntzarekin hautatu eta sailkatzeko. Zentzu horretan, zaletuei kopuru handiak ez batzea eskatzen zaie, basoan mugatuta dagoen baliabidea baita, basoarentzako ezinbestekoa dena. Ekintzan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea Jane Jauregian (ugao-miraballes-museo@ortzadar.es / 94 648 07 04). Halaber, larunbatean, hilak 9an, 9 eta 11 urte arteko umeentzako mikotailerrak antolatu dira Mirabatxo Kluban. Eta hurrengo egunean, igandea, mendi martxan herritarrek jasotako guztiaren erakusketa mikologikoa egingo da Udiarraga kalean 11:00etatik 14:00etara.

Jardunaldi mikologikoen barruan, asteburuan zehar Pintxo mikologikoaren ibilbide (PDF 599KB) bat ere egingo da herriko hainbat tabernetatik zehar. Nabarmentzekoak dira, besteak beste: Anaiak berri, Beti alai, Dorretxea, Gure etxea, Guria, Jatorrak, Lurdes, Massi, Patxi eta Uresandi. Historia eta Ingurumen Interpretaziorako Zentroak produktu desberdinez osaturiko ontza bat zozketatuko du pintxoa dastatu, argazkia egin eta zentroaren Facebookera igotzen dutenen artean.