Albisteak

 

Pasa den urriaren 29an ospatutako osoko bilkuran, Ugao-Miraballesko Udalak 2020 ekitaldirako, zergen eta udal tasen %1eko eguneraketa onartu zuen. Proposamenak EAJ-PNVren aldeko 7 bozka izan zituen eta EH Bilduren 4 contra.

“Erantzukizunezkotzat eta beharrezkotzat jotzen dugun aldaketa bat da, helburu bakarra bilatzen baitu: gure bizilagunei eskaintzen dizkiegun zerbitzuen kalitatea bermatzen jarraitzea, eta beraz, hobetzen jarraitzea”, adierazi du Ekaitz Mentxaka alkateak.

Alkateak esan duenaren arabera, eguneratze horrek ez die zerga eta tasa guztiei eragiten, horietako batzuk izoztuta geratzen baitira: OHZ, JEZ, EIOZ, Etxez etxeko laguntza, Kultur Etxeko tasak edota obra txikiei zein handien dagozkien hirigintzaespedienteak izapidetzea besteak veste.

Planteatutako igoerak eragin txikia izango luke ohiko tasa eta zergei dagokionez. Ibilgailuetan, 1,27 eta 1,41 euro urtean; zaborretan 80 zentimo urtean etxebizitza bakoitzeko edo familia bakoitzeko, 10 eta 50 ibilgailu arteko garaje batek 1,36 euro gehiago ordainduko ditu urtean pasabideagatik; terraza duen establezimendu batek hilean 4 zentimo gehiago ordainduko ditu mahai bakoitzeko eta kiroldegiko abonu familiar bat, 1,37 euro urtean gehiago familia bakoitzeko.

Krisi ekonomikoak gogorren kolpatu dituen urteetan, OHZ izan ezik, Udalak esfortzu handia egin zuen presio fiskala eutsi eta ez igotzeko, 2014, 2015, 2016 eta 2017ko udal zerga eta tasak izoztuz.

“Udalak egunetik egunera gastu gehiago ditu, gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen ditugulako, langileen gastuak igotzen direlako, gero eta gehiago ordaindu behar dugulako ondasunengatik eta orkorrean ugaotarrei eskaini behar diegun zerbitzuengatik” gogoratu du Mentxakak. Adibide gisa, larrialdietarako laguntzak handitu dira premia guztiak betetzeko (2017an 55.000 euro izatetik, 2019an 95.000 euro izatera igaro dira 2 urtetan bakarrik). Era berean, kiroldegiko langileekin negoziazio bat dagoela zabalik azpimarratu du, eta horrek, ziurrenik, soldata igoerak ekarriko dituela; horrez gain, euren lan baldintzetan beste hobekuntza batzuk ere ekarriko ditu; beraz, Udalak enpresa esleipendunari ordaintzen dion kanona handitu beharko du. Honez gain, Udalak inbertsio handiei egin beharko die aurre, horien artean, aipatutako kanona handitzea enpresa esleipendunari betiere polikiroldegian zerbitzu hobeago bat eskaintzeko helburuarekin, elizako arkupeen eraberritzea, kiroldegiko gimnasio berria, etab.

Hobari fiskal guztiak mantentzen dira

Hobariei dagokionez, 2019an eta aurreko urteetan aplikatu diren hobari guzti-guztiak mantentzen dira. Horien artean: %50ekoa TMIZen ibilgailu hibrido eta elektrikoentzako; OHZn %50eko hobariak BOE eta antzeko etxebizitzentzako (hiru urtera mugatuta), aurretik dauden eraikinetan eguzki-energiaren aprobetxamenduagatik (hiru urtera mugatuta), %50 etxebizitza hutsen programa barruen dauden etxebizitzentzako (etxebizitza bakarra jabeko); Eraikuntza zergan %80ko hobaria etxebizitzen fatxadak eraberritzeko; %80ko hobaria oztopo arkitektonikoak kentzeko; EIOZen %2,5eko tasa murriztua ezartzea (%5eko tasa orokorraren ordez) jarduera enpresarialak edo profesionalak gauzatzeko lokaletan gaitze, eraberritze edo egokitze lanak egiteko, jarduera ekonomikoa eta merkataritza lokalak eraberritzea eta egokitzea sustatzeko helburuarekin…