Albisteak

 

Gabonak direla eta, Ugao-Miraballesko Gazteinfok sukaldaritza ikastaro bat antolatu du abenduaren 9 eta 17rako. ShowCooking eta dastaketa Jon Gil ugaotarrak zuzenduko du eta GazteInfon ospatuko da 19:00ak eta 21:00ak artean.

Abenduaren 9an Gabonetako hasierako hotz eta beroak prestatzen irakatsiko da eta prezioa 10 eurokoa izango da. Abenduaren 17an, bestalde, Gabonetako postreak egingo dira, zehazki erre-opila eta mantekadak. Kasu honetan prezioa 5 eurokoa izango da.

Parte hartu nahi dutenek abenduaren 3a baino lehen eman beharko dute izena eta udalerrian erroldatutako gazteak lehenetsiko dira (35 urtera artekoak). Edozein kasutan, izen-ematea ordenaren arabera hartuko da kontuan.

Informazio gehiagorako: Gazteinfo (Udiarraga, 39) /94 632 20 14 / gazteinfo.ugao@ortzadar.es

 Ikastaroaren kartela (PDF 635KB)