Albisteak

 

Ugao Miraballesko Udalak udalerriko hainbat tokitan irisgarritasuna eta zoladura hobetzeko lan ak bukatu berri ditu. Antzemandako hutsen aurretiazko azterketa egin ondoren, azkenengo egunotan dagozkien lanak gauzatu dira herritarren irisgarritasuna hobetu eta segurtasuna bermatzeko xedearekin. Horretarako Udalak 30.000 euro inguruko inbertsioa egin du, Udalak berak bere osotasunean ordaindutako kostua alegia.

Aste honetan zehar egin diren lanak udalerriko toki desberdinetan oinarritu dira. Leitoki ikastetxeko aparkaleku ingurua beraietako bat izan da, non aurreko errepidea egokitu eta oinezkoentzat pasabide goratu berri bat eraiki den bertara joaten diren familien segurtasuna handitzeko xedez. Halaber, hilerriko zubiaren hasieran errepideko zuloak asfaltatzeko lanak gauzatu dira.

Eguneko Zentroaren eta Kiroldegiaren parean jarri berri den semaforoar en inguruak ere egokitu dira. Arana eta Lupardo kalean, 6 zenbakiaren parean dagoen oinezkoen pasabide baten kota ere igo egin da, Goikiri auzorantz doazen ibilgailuen abiadura murrizteko helburuarekin. Eta Iturrigorrialden, auzorako sarbidea hobetu da zor uan zeuden zuloan konponduz eta errepidea asfaltatuz.

“Jarduketa hauen helburua gune hauetatik pasatzen diren oinezko eta ibilgailuen segurtasuna bermatzea eta desplazamendua hobetzea da. Apurka apurka ugaotar guztiontzako irisgarritasuna eta zirkulazio b aldintza egokiak nagusitzen diren udalerri seguruago bat eraikitzen jarraitzeko neurriak dira”, adierazi du Ekaitz Mentxaka alkateak.