Albisteak

 

Ugao-Miraballesko txikienek Gabonetan jolas, tailer, irteera eta jaialdiekin gozatzeko eta ikasteko aukera eskaintzeko helburuarekin Udalak, Kultura sailaren bitartez eta Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, “Gabonetako hiri-koloniak” programa antolatu du beste urte batez.

2009 eta 2015 urteen artean, biak barne, jaiotako umeei zuzendutako ekimen hau abenduaren 23an hasi eta urtarrilaren 3an amaituko da eta astelehenetik ostiralera gauzatuko da, 10:30etik 13:30era, Ugaoko Eskolaren instalazioetan. Abenduaren 24an aparteko irekiera egingo da.

Aipatzekoa da ere orain dela urte batzuk Ugao-Miraballesko Udala jakin badakiela hiri-kolonien egungo ordutegia motz geratzen dela, hauen helburua familia eta lan arloko kontziliazioa dela kontuan hartuz gero. Hortaz, “Goiztiarrak” izeneko zerbitzua jarriko da abian. Gauzak horrela behar duten familiek euren seme alabak 8:00etan zein 9:00etan eraman ahal izango dituzte kolonietara.

Programan parte hartu nahi dutenek Jane Jauregian (1. soilairua) eman beharko dute izena. Fitxa (PDF 222KB) hemen jaitsi eta bete ostean kultura.ugao@ortzadar.es helbide elektronikora ere bidali ahal izango da. Izena emateko epea azaroaren 25etik abenduaren 8ra arte zabalik egongo da.

Informazio gehiago: Jane Jauregia (Udiarraga, 34) / www.ugao-miraballes.eus / kultu-ra.ugao@ortzadar.es / 94 648 07 04.

Kartela (PDF 932KB)

Araudia (PDF 257KB)