Albisteak

 

Ugao-Miraballesko Udalak, Gazteinforen bitartez gabonetako makillaje ekologiko ikastaro bat antolatu du abenduaren 18 eta 20rako. Ekimena bi sesio desberdinetan banaturik egongo da. Lehenengoan “Makillaje natural eta ekologiko tailerra” lelopean, parte-hartzaileek eguneroko makillaje teknikak ikasiko dituzte. Bigarrenean, “Total glam” izenekoan bestalde, partaideei jaietarako makillaje deigarriagoa egiteko teknikak irakatsiko zaizkie. Bi kasuetan, tailerrak 17:30etik 20:00etara ospatuko dira, GazteInfon eta 5 euroko prezioa izango dute.

Parte hartu nahi dutenek abenduaren 10a baino lehen eman beharko dute izena eta udalerrian erroldatutako gazteak lehenetsiko dira (35 urtera artekoak).

Informazio gehiagorako: Gazteinfo (Udiarraga, 39) / 94 632 20 14 / gazteinfo.ugao@ortzadar.es

Kartela (PDF 670KB)