Albisteak

 

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta Ugao-Miraballesko Udalak herriko elkarte eta bizilagunekin elkarlanean, adin eta gustu guztiei zuzendutako ekintzez beteriko egitaraua antolatu du igande honetarako, abenduak 1.

Jarduna hasteko txikienek  11:30ak eta 13:00ak artean umeentzako joko anitzez gogatzeko aukera izango dute Herriaren Enparantzan “Aitama” guraso elkartearen eskutik. Eta leku berean, 12:00etan, ordu bateko iraupena izango duen euskararen aldeko photocall-a instalatuko da. Behin bukatuta, 13:00etan ikasleek bertso saio bat eskainiko dute Udaletxeko balkoian eta jarraian Euskararen Nazioarteko Egunaren manifestua irakurriko da. Azkenik, 13:30etik 14:30era, Koldo Etxebarriak eta Sarea Abesbatzak “Kalean kantuz” ikuskizuna eskainiko dute.

Ekimenaren barruan azaroaren 30etik abenduaren 8ra Ugao-Miraballesko komertzioetan euskararen erabilera sustatzeko “Erosketak Euskaraz” kanpaina abiaraziko da.

Aipatzeko da ere, atzo bertan ospatutako Osoko Bilkuran Ugao-Miraballesko Udalak 2019ko Euskararen Nazioarteko Egunerako adierazpena onartu zuela.

Adierazpena ikusi (PDF, 390KB)