Albisteak

 

Ugao-Miraballesko Udalak, Gazteinfo Gazteak Informatzeko Gunearen bitartez, osasuna landuko duten 4 tailer antolatu ditu, elikadura osasungarria, coaching nutrizionala eta sukaldaritza osasuntsuaren ingurukoak. Guztira 2 orduko 4 saio izango dira, urtarrilaren 14an, 21ean eta 28an eta otsailaren 4an garatuko direnak. Tailerrak arratsaldez izango dira, 18:30etatik 20:30etara eta 8 euroko prezioa izango dute herrian erroldatuta dauden pertsonentzat (besteentzat 19 euro).

Hurrengo lau saio hauek eskainiko dira:

  1. Elikadura osasungarria: dietetatik haratago
  2. Coaching nutrizionala: ezagutu zue helburu nutrizionalak lortzeko dituzun tresnak
  3. Emozionalki jatea: zergatik jaten dugu batzuetan goserik gabe?
  4. Nutrizioa eta kirola

Nutrizio ikastaro batetik haratago doazen saioak izango dira. Tailer bakoitzean, hainbat gai taldean jorratu dira, horien artean, nutrizio-ohiturak aldatzeko gakoak, nutrizio osasuntsu baten oinarriak, nutrizio helburuak identifikatu eta betetzeko Nutrizio Coaching-arekin lotutako herramintak ezagutuko dira, Mindfulness eating praktikatu da (kontzientzia osoarekin jatea) benetako gosea eta gose emozionala desberdintzeko, etiketak ondo irakurtzen irakatsiko da, janari prozesatuen eta benetakoen arteko desberdintasunak aztertuko dira, baita janarien inguruko mitoak ere, enpresek osasuntsuak ez diren produktuak saltzeko erabiltzen ditzuten estrategiak ezagutuko dira, elikadura osasuntsu bat izateko motibazioak eta jarraibideak landuko dira, “dieta” kontzeptua “osasuntsu jatearen” ordez aldatuko da, etab.

Tailer hauetan parte hartzeko interesa duten pertsonek, Gazteinforen bitartez eman beharko dute izena, urtarrilaren 9ra arte egongo da zabalik (inskripzioa 4 tailerretarako izango da, ezin da saio batera apuntatu bakarrik):
Telefonoa: 94 632 20 14
Ordutegia: astelehenetik ostegunera 18:00etatik 21:00etara eta ostiraletan 10:30etik 13:30era
Posta e.: gazteinfo.ugao@ortzadar.es

Kartela (PDF 154KB)