Albisteak

 

Hondakinak biltzeko zerbitzuaren hurrengo lizitazio prozesuari begira eta kalitatezko zerbitzu publikoak bermatu eta optimizatzeko helburuarekin, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalko Komiteak (Arrigorriaga, Etxebarri, Zaratamo, Ugao-Miraballes, Zeberio, Arrankudiaga, Orduña, Orozko eta Arakaldoko Udalek osatua) hurrengo konpromisoak hartu zituen abenduaren 19an izandako bileran:

  • Datorren 2021eko abenduaren 1erako edo arinago, hondakinak biltzeko kontratu berria esleituta izatea, dagozkion baldintza-pleguetan hobekuntzak jasoz. Erabaki horrek esan nahi du Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek ez duela luzatuko indarrean dagoen kontratua zerbitzuaren egungo esleipendunarekin.
  • Datorren urtarrilean Udaleko Zerbitzuko langileen lan-baldintzak negoziatzeko prozesu bat abiaraztea, jorratuko diren gaien artean, alde batetik, soldaten homogeneizatzea eta parekatzea; eta bestetik, astean 35 orduko lanaldia izatea.

Abenduan izan diren eta urtarrilaren 2 eta 3rako aurreikusten diren grebak direla eta, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek zerbitzuaren esleipendun enpresaren eta langileen arteko negoziazioan aurrerapausoak ematea espero eta desio du, lehenbailehen irtenbide adostu bat lortzeko. Era berean, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek indarrean dagoen kontratua betetzen dela eta herritarrek kalitatezko zerbitzu publikoak izan ditzaten zaintzen jarraituko du.

Bai Enviser Servicios Medioambientales enpresak, zerbitzuaren egungo esleipendunak, bai ELA sindikatuak, konpromiso hauen berri izan zuten abenduaren 20an.