Albisteak

 

Ugao Miraballesko Udalak langabezian aurkitzen ziren udalerriko 2 pertsona kontratatu ditu Eskualdeko 2019-2020 Enplegu Plana medio. Kontratatzio hauek, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskaintzen dituen laguntzei esker egin dira, eremu eta udalerri behartsuetan tokiko enplegu-ekintzak gauzatzeko helburuarekin. Kasu honetan, Udalak 15.224,85 euroko dirulaguntza jaso du.

Lanpostuak honakoak dira:

  • Dokumentuen artxibo eta digitalizazioaz arduratuko den administrari laguntzaile bat. (4,5 hilabete %80%ko jardunaldian 2019-12-30etik 2020-05-15era)
  • Hondakinen kudeaketa jasangarrirako informazio eta sentsibilizazioaz arduratuko den peoi espezializatu bat. (4 hilabete % 80%ko jardunaldian 2019-12-30etik 2020-04-30era).

Kontratazio berri hauen bitartez, Ugao-Miraballesko Udalak udalerriko ekonomia sustatzen jarraitzeko eta enplegua sortzeko konpromiso irmoak mantentzen ditu.