Albisteak

 

Urtero martxoaren 8an ospatzen den Emakumearen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, eta lehenengo sektorean emakumeek jokatu duten eta oraindik ere jokatzen duten papera ezagutzera emateko helburuarekin, Ugao-Miraballesko Udalak 20 urte daramatza Emakume Ekoizleen Nekazal Azoka antolatzen, arrakasta handiz gainera. Hala, Udala hasia da martxoaren 8an ospatuko den XX. edizioa prestatzen. Aurten gainera, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egiten du.

Ugao-Miraballesko Udalak, emakumea a protagonista duen feria honetan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu du. Eskaerak otsailaren 19ra arte aurkeztu ahal izango dira eta interesa dutenek orria eta eskatutako dokumentazioa berdintasuna.ugao@bizkaia.org edota kulturetxea.ugao@bizkaia.org helbideetara bidali dezakete. Eskaera, halaber, Jane Jauregian (Udiarraga, 34) entregatu ahal izango da, astelehenetik ostegunera (8:30-15:00 eta 16:00-18:30) eta ostiraletan (8:30- 15:00). Izena emateko epea bukatzen denean, Ugao-Miraballesko Udala onartutako pertsonekin telefono bidez jarriko da harremanetan otsailaren 24 eta 28 artean.

Betiko lez, emakume produktoreei guztizko lehentasuna emango zaie(ezinbestekoa izango da feriaren egunean saltokian ustiategiaren jabea egotea) eta leku libreak geratzekotan, jabea gizonezko bat diren ustiategiek parte hartu ahal izango dute (feriaren egunean emakume bat egon beharko da saltokian). Halaber, posiblea den bitartean, Nerbioi-Ibaizabal edota Bizkaiko ustiategiak lehenetsiko dira. Ahalik eta aniztasun handiena lortzeko helburuarekin eskaerak eskainitako produktuen arabera baloratuko dira.

Bete beharreko baldintzak eta entregatzeko dokumentazioari dagokionez, nabarmentzekoak dira, besteak beste:

  • Nekazari-ustiapenaren titularra edo kotitularra edo Jarduera Ekonomikoetan altan emanda dagoena emakumezkoa izatea.
  • Produktuaren izendapena eta tipología.
  • Jarduera Ekonomikoetan altan emanda egotea eta ordainketak egunean izatea.
  • Gizarte Segurantzan altan emanda egotea eta ordainketak egunean izatea.
  • Produktuaren osasun-erregistro zenbakia (ez da beharrezkoa frutentzako eta ortuari freskoentzako).
  • Nekazari-ustiapen txartela.

Kartela (PDF 412KB)

Baldintzak (PDF 269KB)

Eskabideak onartzeko irizpideak (PDF 78KB)

Izena emateko orria (PDF 69KB)