Albisteak

 

Ekimen honen bidez, Udalak udalerriko familia eta umeak hiribildua sortu zeneko 645. urteurrena dela eta antolatu dituen ekintzetan parte hartzea eta ondo pasatzea bilatzen du.

Edizio honetako gaia “Erdi Aroko Azokak” izango da eta marrazkiak Gazteinfon aurkeztu beharko dira otsailaren 26ra arte. Parte hartzaile guztiek oparitxo bat izango dute.

Aurten hiribildua sortu zeneko 645. urteurrena ospatzen dela eta, Ugao-Miraballesko Udalak Erdi Aroko azokaren edizio berri bat antolatuko du ekainaren 6 eta 7an. Testuinguru honetan, Udalak haur eta lehen hezkuntzako ikasleei zuzendutako XVII. Marrazki Lehiaketa jarri du martxan. Edizio berri honetako gaia “Erdi Aroko Azokak” izango da. Umeei irudimenaren bidez orduko azoketara bidaia dezaten proposatzen zaie, azoka hauek funtsezkoak izaten baitziren garai hartako eguneroko bizitzan.

Lehiaketa honetan parte hartu nahi duten umeek otsailaren 26ra arteko epea izango dute beraien lanak Gazteinfon aurkezteko. Parte hartzaile bakoitzak irudi bakarra aurkeztu ahal izango du, teknika librea erabiliz (zerak, akuarelak, ikatz-ziria, etab. erabili eta esaldiak eta hitzak idatz daitezke), Din- A4 tamainako folio batean, honda ez dadin kartulina baten itsatsita eta atzeko aldean bere izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, jaiotze-data eta matrikulatuta dagoen eskola-maila adieraziz.

Lehiaketa 4 mailatan banatuko da:

  • 1go maila: Haur hezkuntzako ikasleak.
  • 2. maila: Lehen hezkuntzako aurreneko zikloko ikasleak (1. eta 2. maila)
  • 3. maila: Lehen hezkuntzako bigarren zikloko ikasleak (3. eta 4. maila)
  • 4. maila: Lehen hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleak (5. eta 6. maila)

Martxoaren 4an irabazleen izenak jakinaraziko dira eta irudien erakusketa egingo da Jane Jauregiko hallean arratsaldeko 16:30etatik aurrera. Sariak martxoaren 7an banatuko dira 12:30etan eta parte hartzaile guztiek oparitxo bat izango dute.

Ekimen honen bidez Udalak udalerriko familia eta umeak hiribildua sortu zeneko 645. urteurrena dela eta antolatu dituen ekintzetan parte hartzea eta ondo pasatzea bilatzen du.

Informazio gehiago behar izanez gero, Ugao-Miraballesko Udalaren Historia Interpretatzeko Zentroarekin (HIZ) harremanetan jarri daiteke.

Txostena ikusi (PDF; 1,8MB)