Albisteak

 

Nerbioi-Ibaizabaleko gazteek eta ikertzaile profesionalek gidatutako zientzia eta teknologia-tailerrek, ginkana-zientifikoak edota “Escape-room”-ak, osatuko dute egitaraua. Lorea Argaratek (Las Tea Party) emango dio amaiera jaialdiari.

Urrian abiatu zen Bizilabe Nerbioi Ibaizabaleko zazpi herritan, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesaz eta Udalen eta Elhuyarren arteko lankidetzaz. Guztira, lau hilabeteetan zehar 9 zientziaeta teknologia-tailer eskaini dira herri hauetako udal gazte-lokaletan: Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zeberio.

14-17 urte bitarteko gazteek, lau saioetan zehar, gaian aditu den ikerlari baten laguntzaz, denetariko zientzia- eta teknologia-jarduerak burutu dituzte. Hilabete hauetan ikasitakoa, otsailaren15ean Basaurin egingo den STEAM Festibalean erakutsiko dute eta bertaratzen diren herritarrek gazteek egindako tailerren dastatzea egiteko aukera izango dute: DJ lanetan jarduteko, mugikorretarako aplikazioak sortzeko, marrazketa-zientifikoan barneratzeko,energia esperimentu ikusgarriak egiteko, berrerabilitako materialez gailu berriak eraikitzeko, etab. Gainera, Lightpainting-a burutzeko karpa ilun bat ere egongo da.

Tailerren guneaz gain, Arrigorriagako gazteek gidatutako Escape-Room-a egongo da ere. Bertan, gazteek sortutako erronkak gainditu beharko dituzte parte hartzaileek.

18.00-19.30etara, ordea, ginkana-zientifikoa egingo da. Kasu honetan, Ugao-Miraballeseko gazteak izango dira gidari, hainbat begiralerekin batera.

Bestalde, bertaratzen garen guztion artean, Lightpainting Performance bat egingo dugu eta, azkenik, Las Tea Party DJ bikoteko Lorea Argaratek (DJa eta Bizilabe tailerretako ikerlari profesionala,telekomunikazio-ingeniaria) kontzertutxo batekin itxiko du festa.

Oharrak:

  • Escape Room-a eta ginkana-zientifikoa 14 urtetik aurrerako gazteei zuzenduta daude. Parte hartzeko aurretik izena eman beharko da herrietako gazte-lokaletan.
  • Nerbioi-Ibaizabaleko herrietatik autobusak egongo dira Basaurira bertaratzeko. Horietan ere izena eman beharko da herrietako gazte-lokaletanNerbioi-Ibaizabaleko herrietatik autobusak egongo dira Basaurira bertaratzeko. Horietan ere izena eman beharko da herrietako gazte-lokaletan.

Informazio liburuxka (PDF 742KB)