Albisteak

 

Egun gitxi batzuk baino ez dira falta 2020ko inauteriei hasiera emateko eta dagoeneko, Ugao-Miraballesek badu bere jai-egitarau guztia prestatuta. Ugao-Miraballesko Udalak eskola publikoko Aitama guraso elkartearekin eta CPI Ugaoko eskola IPIrekin batera, Etorki dantza taldearekin, Harile elkarte kulturalarekin eta Ugaoko Merkatarien elkartearekin batera antolatu du programa.

Antolatzen lagundu duten entitate guztiek egun hauetan mozorrotzeko eta proposatutako ekimenetan parte hartzeko gonbitea zabaldu nahi diete herritarrei.

Udalak dei egiten die herritarrei inauteriak, pertsona guztienganako errespetuz eta tolerantziaz goza ditzaten, eta hiri-altzariak eta espazio publikoak era egoki batean erabil ditzaten.

Urte honetako egitaraua, familia osoak ondo pasatzeko pentsatuta dago, lehen eguneko desfilea eta ondorengo eskolako umeen emanaldia, jolasak, musika, mozorro-lehiaketa eta kalejirak. Eta inauteriei amaiera emateko, otsailaren 25ean kiskailuen ehorzketa eta txokolatada izango ditugu.

Programa:

Otsailak 21 barikua:

 15:00 Eskolako umeen Aratosteetako kalejira herriaren zehar

15:30 Ikasleen ekitaldiak “El Jaro” kiroldegiko pistan

16:15 Eskolako umeentzako Txokolatadea

17:30 DJ Gomi Herriaren enparantzan

Otsailak 22, zapatua

12:00 Zaldi puzgarrien lasterketa Herriaren enparantzan

18:00 Mozorro Lehiaketan parte hartu duten taldeen kalejira.

18:00 Etorki dantza taldearen kalejira, Lantzeko inauteria irudikatuz. Ostean Miel Otxin, herriko enparantzako Lantz inauterietako pertsonaiaren erretzea

20:00 Musika animazioa Herriaren enparantzan

22:00 Mozorro lehiaketako sari banaketa

Otsailak 24 astelehena

17:30 Buruhandien kalejira

18:30 Musika animazioa Herriaren enparantzan

Otsailak 25, martitzena

17:30 Umeentzako jokuak Aitama gurasoen elkartearen eskutik Herriaren Enparantzan

19:00 Kiskailuaren hileta.

19:30 Ostean, txokolatadea Herriaren enparantzan

EUSKAL INAUTERIei buruzko argazki - erakusketa Jane Jauregiko hallean