Albisteak

 

Ugao-Miraballesko hiribildua sortu zeneko 645. urteurrena ospatzeko asmoz eta aurreko edizioetako arrakasta ikusita, aurten, zortzigarren urtez jarraian, Udalak, Kultura sailaren bitartez eta Historia Ezagutzeko Zentroarekin elkarlanean IX. Indaba Lehiaketa antolatu du.

Lehiaketa martxoaren 7an ospatuko da Udaletxeko plazan eta 9:00ak aldera hasiko da.Jada ohikoa den bezala, norbanakoek, familiek, elkarteek edota koadrilek hartu dezakete parte eta horretarako aldez aurretik eman beharko dute izena honako moduen bidez:

Osagaiei dagokionez, indabak betiko eran egin beharko dira, ahal izanez gero Euskal Herriko lurralde historikoetako indabak erabiliz (Tolosako indaba, Gernikakoa…). Ongailu klasikoak onartuko dira: txorizoa, odolostea, urdaia, saiheskia… baina ez da derrigorrezkoa izango guztiak erabiltzea.

Kazolak 14:00etan aurkeztu beharko dira eta parte hartzaileek su txikia edo gasa, mahaiak eta beharrezko tresnak eraman beharko dituzte. Antolatzaileek lehiakideentzako mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte betiere martxoaren 4a baino lehen erreserba egin badute.

Epaimahaia gai honetan adituek osatuko dute eta hartuko duten erabakia apelaezina izango da. Sariak produktu-sortak izango dira eta 17:00etan banatuko dira.

Aipatzekoa da ere, lehiaketan parte hartu nahi ez dutenek, baina halere bertan egon eta giroaz gozatu nahi dutenek mahaiak eta aulkiak erreserbatu eta janaria etxetik eraman dezaketela. Egun osoan zehar, gainera, kalea animazioa izango da.

Informazio gehiago Historia Ezagutzeko Zentroa- Jane Jauregia / 94 648 07 04 / ugao-miraballes-museo@ortzadar.es.

Kartela (PDF 365KB)