Albisteak

 

Ugao-Miraballesko Udalak gaur ekin die Bartolome Deunaren elizaren arkupeen eta honen inguruaren hobekuntza eta kontserbazio lanei. Udalak elizaren alboan kokatzen den Iberdrolaren transformazio zentroa kentzeko obrak hasiko ditu. Udal gobernuak 34.705 euroko (BEZa barne) inbertsioa egingo du eraispen lanak aurrera eramateko eta beharrezkoak diren kanalizazio eta hoditeria lanak burutzeko. Construcciones y Excavaciones Bermeosolo S.A izan da enpresa esleipenduna eta gehienez bi hilabete izango ditu Elkartasuna, Larretamendi eta Landako kaleei eragingo dien obrak egiteko.

Proiektu estrategiko baten lehenenego pausoa da, oztopo arkitektonikoak kendu eta pasealekua eta ibaiaren ingurunea udalerriko erdigunearekin lotuko dituena, elizaren arkupeak hustuz.

Erlijio-eraikinak edertzeko eta udal zerbitzuak emateko 2005. urteko maiatzean Udala eta parrokiaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmenari erantzuten dion ekimena da. Era berean, proiektua “Ugao-Miraballesko paisaiaren Ekintza Planaren” barruan kokatzen da, non elizaren inguruak hobetzeko konpromisoa jasotzen den.

Kontratua formalizatu ondoren, adjudikaziodunak hiru hilabeteko epea izango du proiektua entregatzeko. Proiektuak besteak beste, aurrekariak eta aurretiko egoera, premiak, planoak, lanen plangintza gauzatze-denborekin eta hartutako soluzioaren justifikazio tekniko eta ekonomikoa jasotzen dituen memoria deskribatzailea izan beharko du.

Lanei dagokienez, iparraldeko arkupea zein hegoaldekoa berreraikiko dira. Harrizko zoladura desmuntatuko da, berriz jarri eta sarbidea egokituko da elizarako sarrerako oztopo arkitektonikoak kenduz. Gainera, hegoaldean, lurra, ibaiko pasealekuarekin lotzen den eskailera berri bateraino luzatuko da.