Albisteak

 

Joan den astean zehar, Ugao-Miraballesko Udalak hainbat hobekuntza eta egokitzapen lan egin zituen Udaltzaingoaren bulegoen ondoen dagoen ikasketa gelan.

Lan horien bidez, altzariak berritu dira, lehengo mahaien ordez entxufeak dituzten beste berri batzuk jarriz eta hormak margotu dira. Horretarako Udalak 3.500 euro inguru inbertitu ditu.

Udalak inbertsio horri esker unibertsitateko, batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasle eta oposizioak prestatzen ari diren udalerriko bizilagunek azterketak prestatu ahal izateko leku egokiagoa izango dutela nabarmendu du, Jane Jauregian azterketa garaian eskaintzen diren ikasketarako espazioez gain.

Ikasketa gelak hamabost bat pertsonentzako edukiera du eta wifi konexioa du, erabiltzaileek internet erabat doan erabili ahal izateko. Eta asteko zazpi egunetan zabalik dago astelehenetik ostiralera 7:30etik 21:00etara, larunbatetan 7:30etik 14:00etara eta igandeetan 8:30etik 14:00etara.