Albisteak

 

Ugao-Miraballesko Udalak prebentzio-neurri batzuk hartu ditu koronabirusari aurre egiteko. Horien artean hurrengo erabakiak hartu dira:

  1. Udal instalazio hauek prebentzioz itxiko dira eta jarduera guztiak bertan behera geratuko dira:
    1. Kultur etxea
    2. Jane Jauregia itxi egingo da
    3. El Jaro udal kiroldegia ere zarratu egingo da.
    4. Udal liburutegia ere.
  2. Halaber, ludoteka zerbitzua eten egin da, prebentzio gisa, baita ikasketa gela ere.
  3. Aisialdi ikastaroak ere bertan behera gelditu dira.
  4. Jubilatuen etxea dagoeneko zarratu da eta gaztelekua zein gazteinfoko espazioak ere itxi egingo dira.

Neurri hauen helburu nagusia koronabirusaren hedapena geldiaraztea da. Udalak ez du baztertzen datozen ordu edo egunetan, ildo honetan neurri gehiago hartzea.

Udaletik aldez aurretik barkamena eskatzen dugu erabaki hauek herritarrengan sor ditzaketen eragozpenengatik eta bizilagunen laguntza eta arreta eskertzen dugu.Udala zabalik egongo da. Hala ere, gomendio moduan eta posible den heinean, tramiteak telematikoki egiteko deia luzatzen da. Horretarako betiko kontaktu bideak erabiliz: http://www.ugao-miraballes.eus/ web orrialdea, ugaokoudala@bizkaia.org helbide elektronikoa edota 94 648 07 11 telefonoa.