Albisteak

 

COVID-19ren hedapena geldiarazteko asmoz, Ugao-Miraballesko Udala herritarrek gehien erabiltzen dituzten espazio publikoak desinfektatzen hasi da. Azken egunotan, joan-etorri gehien dituzten eremuetan garbiketa eta desinfekzio zerbitzua indartzen ari da, hala nola autobus-geltokiak, RENFEko geltokiaren kanpoaldeak, merkataritza-guneak, eta abar. Horretarako, langileek osasun arloan baimendutako produktuak erabiltzen ari dira, agintari eskudunek ezarritako garbiketa prozedurak uneoro errespetatuz.

Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkatearen esanetan, lan horiekin birusari "hesia jarri" nahi diote, haren hedapena geldiarazi ahal izateko. Hala ere, neurri eraginkorrenak dagoeneko ezagunak direla gogorarazi du Mentxakak, eskuak ondo garbitu, metro eta erdiko segurtasun tartea mantendu eta, batez ere, etxean geratu.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie, oro har, Ugao-Miraballesko herritarrei, Estatuko Gobernuak alarma egoera ezarri zuenetik izaten ari diren ulermen eta jokabideagatik. Zentzu horretan, Udalak arduraz jokatzeko deia egiteb du eta herritarrak jarraibide eta gomendio ofizialak jarraitzera animatzen ditu.