Albisteak

 

Datorren astelehenetik aurrera, maiatzak 11, Udaleko zerbitzuek aurrez aurreko arreta eskainiko die herritarrei 8:00etatik 14:30era, baina Gazteinfo bulegoa, Kultur Etxea, Jane Jauregia, liburutegia, ikasgela eta Jaro kiroldegia itxita mantentzen dira.

Aurrez aurreko zerbitzu hauek dagozkien segurtasun neurriak izango dituzte udal langileentzat, hala nola, maskarak, manparak, pantailak eta gel hidroalkoholikoa. Herritarrei bere maskararekin joatea eskatzen zaie. Halakorik izan ezean, Udalak berak emango die bat. Udalak zerbitzu horiek ezinbestekoa denean bakarrik erabiltzeko deia egin du.

Hitzordua eskatu behar da. Pertsonaren bat hitzordurik gabe joaten ba da, eta beste bizilagunik ez badago zain, arreta emango zaio, baina beharrezkoa izango da hitzordua eskatzea. Aldez aurretik 946 48 07 11 telefonora deitzea gomendatzen da, izapideak telefonoz, posta elektronikoz edo telematikoki egiteko, ahal den guztietan.