Albisteak

 

Gune publikoen erabilera eta gozamena modu seguruan errazteko eta COVID-19a kutsatzeko arriskuak gutxitzeko helburuarekin, Ugao-Miraballesko Udalak udalerriko hiru gunetan norabide bakarra ezartzea erabaki du:

  • Arandian: futbol zelaiaren inguruan
  • El Jaroko kiroldegiaren inguruan
  • Leitoki bidegorriko pasealekuan

Neurri honen bidez, Udalak ahal den neurrian oinezkoen arteko gurutzaketa saihestu nahi du, segurtasun distantzia fisikoa mantenduz, zirkulazioa norabide berean lehenetsiz.

Udalak dei egiten die udalerriko bizilagunei erantzukizunez eta gizalegez joka dezaten. Halaber, osasun-agintarien gomendioei jarraitzeko eskatzen da.