Albisteak

 

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du tamaina handiko etxeko hondakinak eta berrerabilgarriak jasotzeko zerbitzuak martxan jarri direla berriro; bigarrena, edukiontzi zuriaren bitartez eskaintzen da.

Etxeko tamaina handiko hondakinak jasotzeko eskualde-zerbitzua egun hauetan egiten da ondoko udalerrietan: Arrankudiaga-Zollon, hileko laugarren ostegunean; Arrigorriagan, Etxebarrin eta Ugao-Miraballesen, asteazkenero; Zaratamon, ostegunero; Urduñan, ostiralero, eta Zeberion, hileko bigarren ostegunean.Hondakinak aurreko eguneko 20:00ak eta bilketaren eguneko 08:00ak bitartean utzi behar dira, gutxi gorabehera.Etxeko gainerako hondakinentzat ezarritako edukiontzien ondoan utzi behar dira.

Jakinarazten dizuegu herritarrei arreta emateko doako telefono-zenbaki bat daukala zerbitzu honek, zalantzak argitzeko eta utz daitezkeen gauzen eta bilketa-egunen inguruan informazioa eskatzeko: 900 840 230. Telefono hori erabiltzeak lagundu egiten du zerbitzuaren beharrizanak aldez aurretik jakiten.

Arakaldoren kasuan, deitu udaletxera (94 672 13 53), eta hondakinak jasotzera pasatuko gara.

Orozkoko herritarrek zuzenean Laudioko Garbigunean utzi beharko dituzte hondakin horiek.Garbigunea zabalik dago astelehenetik larunbatera, 08:00etatik 20:00etara, eta igandeetan, 09:30etik 13:00etara.