Albisteak

 

Ugao Miraballesko Udalak 73.661 euroko aurrekontua (BEZ barne) bideratuko du Leitoki Ikastetxe Publikoko fatxada eta erretenak berritzeko lanak egiteko. Udal ugaotarrak plegu tekniko eta administratib oak argitaratu ditu dagoeneko kontratatzailearen profilean. Interesa duten enpresek maiatzaren 25era arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaintzak. Enpresa esleipendunak 2 hilabeteko epea izango du obrak egiteko .

Udalak beharrezkotzat jo du ikastetxean jar dutea, eraikineko fatxadako egungo itxitura hondatuta dagoelako eta horrela, ikastetxeko ikasleen eta langileen segurtasuna bermatzen delako. Hori dela eta, Udalak kaltetutako eremuak berritzea eta erretenak eta zorrotenak birjartzea erabaki du .

Covid 19a ren hedapenaren ondorioz bizi dugun salbuespen egoera dela eta, Udalak zaila ikusten du hobekuntzei hasiera emateko data zehatz bat finkatzea. Hala ere, lanak datorren ikasturtea hasi baino lehen amaituta egotea aurreikusten da.