Albisteak

 

Ugao-Miraballesko Udal Liburutegiak gaur, ekainak 1, ireki ditu berriro bere ateak, maileguen eta liburuen itzulketen zerbitzurako bakarrik. Gainerako jarduerak osasun agintariek uzten dutenean hasiko dira berriro martxan.

Ekainaren 19ra arte, instalazioa arratsaldez egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera, 15:30etik 20:30era. Ekainaren 20tik aurrera aldiz, goizez irekiko da eta jendearentzako ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da. Larunbat (ekainaren 6an izan ezik, 10:00etatik 13:00etara irekita) eta igandeetan itxita dago.

Udal-arduradunek ziurtatu dute neurri horren bidez “jarduerari berriro ekiteko lehen urratsa” ematen dela. Zerbitzua Eusko Jaurlaritzak ezarritako segurtasun protokoloak errespetatuko ditu. Besteak beste, erabiltzaileek banan-banan sartu beharko dute. Eskuak desinfektatu eta maskara erabili beharko da. Halaber, 2 metroko segurtasun tartea gorde beharko da.

Eskaerak telefonoz (94 648 14 62) edo posta elektronikoz (udalliburutegia.ugao@bizkaia.org) egin daitezke.