Albisteak

 
  • Programa ekainaren 29tik uztailaren 24ra bitartean garatuko da eta Covid- 19ari aurre egiteko prebentzio neurriak prestatu dira, betiere osasunagintariek emandako oinarrizko gomendioak eta jarraibideak kontuan hartuta.
  • Hamabost bat monitorek Covid-19aren prebentzioari buruzko prestakuntza saioak jaso dituzte. Maskarak eta gel hidroalkoholikoa erabiliko dira bai begiraleentzat bai pertsona erabiltzaileentzat, eta material desberdina erabiliko da espazioak desinfektatzeko.
  • Izena emateko epea ekainaren 15ean hasi eta ekainaren 21ean amaituko da. Udal Webgunetik (www.ugao-miraballes.eus) jaitsi ahal izango dira izenemateko fitxa, eta bete ostean ondorengo helbide elektronikora bidali: kultura.ugao@ortzadar.es Plazen zozketa ekainaren 23an egingo da Jane Jauregian (12:00etan) eta ordaintzeko epea uztailaren 5era arte egongo da zabalik.
  • Era berean, atzo ikasketak gelak bere ateak zabaldu zituen, edukieraren %50ean, eta astelehenetik, herritarrak Udal Liburutegira hurbildu ahal dira, bai irakurtzera, bai ikastera edota edozein kontsulta egitera, liburuen mailegu eta itzulketa zerbitzua erabiltzeaz gain.

Aurten ere, Ugao-Miraballesko Udaleko Kultura Sailak “Udaludo” eta “Udamirabatxo” hiri-kolonien programa prestatu du. Hala ere, aurten, COVID-19k baldintzatuta, programak prebentzio neurri desberdinak jasotzen ditu, betiere osasun-agintariek emandako oinarrizko gomendioak eta oharrak kontuan hartuta.

Guztira 108 plaza eskainiko dira, 12 taldetan banatuta. 3 eta 12 urte bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute udalekuetan, honela banatuta:

  • Udaludo: 2013 eta 2016 urteen artean jaiotakoak
  • Udamirabatxo: 2009 eta 2012 urteen artean jaiotakoak

Udalekuak ekainaren 29tik uztailaren 24ra bitartean izango dira, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era. Udalekuetan parte hartzeko, interesdunek on line galdetegi bat bete beharko dute, Udalaren web orrian (www.ugao-miraballes.net).

Aurrez aurreko tramitaziorako, hitzordua eskatu beharko da 94 648 07 04 telefonora deituta. Izena emateko epea ekainaren 15etik ekainaren 21era egongo da zabalik. Hiri udalekuen prezioa, izena emateko aukeraren arabera, hau izango da:

Prezioa
PREZIOA Ume kopurua Hamabostaldia Hilabete osoa
Erroldatuak Seme-alaba bat 25€ 50€
Seme-alaba bi 19 € 37,50 €
Hiru seme-alaba 12,50 € 25 €
Ez erroldatuak 87,50 € 125 €

*Adierazitako prezioak ume bakoitzeko dira. Erroldatuek lehentasuna izango dute.

Gogoratu beharra dago baita, “Goiztiarrak” zerbitzu osagarriak ere eskainiko direla. Alegia, sartzeko ordutegi posible bi egongo dira, 8:00etan eta 9:00etan. Aipatutako zerbitzua emateko gutxienez 10 kideko taldea osatu beharko da.Asteka edo hilabeteka parte hartu ahal izango da, betiere ezarritako gutxieneko taldea osatzea lortuz gero.Ondorengo koadroan azaltzen da zerbitzu honen prezioa, izena emateko aukeraren arabera:

Goiztiarrak
Ordutegia Egunak Prezioa
8:00 - 10:30 Hilabetea 96€
Aste bat 25 €
9:00 - 10:30 Hilabetea 50 €
Aste bat 13 €

 

Behin betiko zerrenda Udalaren web orrian argitaratu ondoren ordainduko da eta ordainagiria posta elektronikoz bidali beharko da.

Izena emateko kanpainan zehar informazio liburu bat emango zaie familiei, formatu digitalean, eduki honekin:

  • Jarduera-programa
  • Hartutako prebentzio-neurriak
  • Parte hartzeko araudia.
  • Baimena bete beharreko araudia onartuz.

COVID-19aren aurrean hartu beharreko neurrien protokoloa

Hamabost begiralek COVID-19aren prebentzioaren arloko prestakuntza jaso dute. Maskarak eta gel hidroalkoholikoa erabiliko dira, bai monitoreentzat, bai erabiltzaileentzat, eta materialak erabiliko dira espazioak mugatzeko eta produktuak desinfektatzeko.

Era berean, neurrien protokolo honi jarraituko zaio:

  • 200 parte-hartzaileko muga (monitoreak barne), espazio irekietan; eta 80 partehartzailekoa (monitoreak barne), espazio itxietan.
  • Parte-hartzaileak gehienez hamar pertsonako taldetan banatuko, monitorea barne. Jarduerak eta interakzioak talde horietako bakoitzeko kideetara mugatuko dira.
  • Parte-hartzaileek eskuak garbituko dituzte jardunaldiko jarduera bakoitzaren hasieran.
  • Pertsonen artean bi metroko segurtasun-distantzia zainduko da.
  • Leku itxietan zein irekietan, 2 metroko distantzia bermatu ezin denean, maskara nahitaez erabili beharko da.
  • Materiala partekatzea saihestuko da. Egitekotan, erabili aurretik eta ondoren desinfektatu egingo da, eta eskuak ere banan-banan garbituko dira.
  • Agertu litezkeen COVID-19 kasuak maneiatzeko prozedura bat izango da.

Hiri-udaleku hauek pandemiak markatzen ditu, eta, horregatik, hiru jarduera-mota aukeratu dira: jolasak (jolas tradizionalak erabiliko dira, urruntze-neurrien eta joko berrien arabera egokituz, baita ginkanak, herri-kirolak, abestiak, dantzak, jolasak lurrean…), tailerrak eta eskulanak eta ibilaldiak udalerrian zehar.

Iristean, monitoreek gela emango diete adingabeei, eskuak behar bezala desinfektatuko dituztela bermatzeko. Begiraleek maskara behar bezala jarrita dagoela egiaztatuko dute. Azkenik, pistolazko termometro baten bidez tenperatura hartuko diete.

Udaludo eta Udamirabatxo garatzeko erreferentziazko bi tokiak Eskola (45) eta Institutua (63) izango dira. Jarduera guztiak, ahal dela, aire zabalean egingo dira. Etengabe desinfektatuko dira mahaiak, laneko txokoak eta partekatutako materialak, haur bakoitzak erabili aurretik eta ondoren. Mahai bakoitzean, haur bakoitzak jarduera egiteko behar diren materialez osatutako banakako lanerako kita izango du.

Jardunaldia amaitutakoan, begiraleek material ludikoa desinfektatuko dute. Horretarako, produktu desinfektatzaile, eskularru eta paperez osatutako garbiketarako kita izango dute.

Ikasketa-gela %50ean eta liburutegia ere zabalik

Hirugarren deseskalada-fasean sartzearekin batera, zenbait udal-instalaziok murrizketak malgutu dituzte. Hori da, hain zuzen ere, udaletxean dagoen ikasgelaren kasua; izan ere, atzo ireki zituen ateak edukieraren %50ean. Halaber, joan den ekainaren 1ean Udal Liburutegiak bere instalazioak liburuak mailegatzeko eta itzultzeko bakarrik ireki ondoren, atzotik aurrera, Ugao-Miraballeseko bizilagunak beste era bateko jarduerak egitera hurbil daitezke, hala nola irakurtzera, ikastera edo edozein motatako kontsultak egitera.

Udalak gogorarazi du ekainaren 19ra arte arratsaldez egongo dela zabalik instalazioa, astelehenetik ostiralera, 15:30etik 20:30era. Ekainaren 20tik aurrera, goizez egongo da zabalik, 9:00etatik 14:00etara. Larunbat eta igandeetan itxita egongo da.

Udalak azpimarratu duenez, udal instalazioak mailaka irekitzen diren bitartean, Eusko Jaurlaritzak segurtasun eta higiene arloan ezarritako segurtasun protokoloa aplikatuko da.

Araudia (PDF 517KB)

Izen-emate orria (PDF 906KB)